Gorespenak
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu
Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Aleluia.
AGUR, JAINKOAREN AMA
Agur, Jainkoaren
Ama maite ederra
zeruko atea,
itsasoko izarra.
Gabrielen ahoz
Ave» pozgarria;
geroztik zaitugu
zu «Eva» berria.
Eva-ren izena
aldatua duzu,
eta Jaunarekin
baketu gaituzu.
Pekatu-kateak
hautsi, arren, guri,
gaitzak kendu eta
grazia isuri.
Erakus ezazu
ama zaitugula;
Semeak zugatik
entzun dezaigula.
Birjina ta ama
denen gain eztia:
Emaiguzu bihotz
apal ta garbia.
Jesus bedi gure
bizi ta bidea,
azken-poza dadin
Hura ikustea.
Aintza Aitari ta
aintza Semeari,
aintza bera bien
Espirituari. Amen.
Salterioa
1 Ant. Zeugan dau Jerusalemek bere aintza; zeugan Israelek bere poza; zeugan gure herriak bere edertasuna.
62 Salmoa
Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zeugan dau Jerusalemek bere aintza; zeugan Israelek bere poza; zeugan gure herriak bere edertasuna.
2 Ant. Bedeinkatua Zu, Jauna, jauretxe santu eta aintzagarrian.
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu
eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-ganeko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta bihotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Bedeinkatua Zu, Jauna, jauretxe santu eta aintzagarrian.
3 Ant. Pilare done horretatik, zuzentzen dozu eta babesten zure herria.
149 Salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Pilare done horretatik, zuzentzen dozu eta babesten zure herria.
2 Kro 7, 15-16
Begiak zabalik eukiko ditut, eta belarriak erne, leku honetan egingo dan otoitzera; eta orain autatu eta santu egiten dot etxe hau, nire izena hementxe egon dadin beti. Hementxe egongo dira nire begiak eta bihotza egun guztietan.
Galde-erantzuna
R/. Bera nahiago izan eban Jaunak, * eta aukeratu egin eban. Bera.
V/. Eta Harek bere txabola santuan biziazo eban. Eta aukeratu.
Aintza Aitari. Bera.
Bened. ant. Zorionekoa zu, Maria Birjina: zeugandik
sortu zan zuzentasun-eguzkia, Kristo gure Jauna.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere
santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei
erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata,
bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai
errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera
Aintza Aitari
eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zorionekoa zu, Maria Birjina: zeugandik
sortu zan zuzentasun-eguzkia, Kristo gure Jauna.
Eskariak
Senideok: Pilare-ko Maria Birjinaren eguneko goiz honetan, goretsi daigun Jainkoa, eskatu deiogun bere errukia, eta eskeini deioguzan gaurko gure egintzak, esanez:
Zure Amak, Jauna, otoitz egin bei gure alde.
—Zeuk aukeratu zenduan Maria Birjina zure Semearen egoitza izateko; * egin gaizuz gu Espiritu Santuaren jauretxe.
—Jakituriaren Aita, Mariak Kristoren egiak eta esanak bere bihotzean gordetzen zituan lez, * iguzu, geuk ere gorde daigula zure hitza bihotz garbi-garbian.
—Erregeen Errege eta munduaren Jabe, Maria bere gorputz-arimaz goratu dozuna, * zuzendu eizuz gure grina guztiak zeruko gauzetara.
—Maria Birjinagan ama bat emon deuskuzun Jauna, * iguzu, haren egiazko seme-alabei dagokienez bizi izan gaitezala hitzez eta egitez.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Aspaldiditik egiten deutsoe dei zure Semearen Amari, Pilareko Maria Birjinaren izenez, eta Zuk zure babespean hartzen dituzu holan otoitz egiten deutsuenak; egizu, haren laguntzaz, sinismenean zintzo izan gaitezala, itxaropenean sendo eta maitasunean iraunkor. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren
bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta
gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.