Goratzarreak
ZORIONEKO ZERA, BIRJINA
Zorioneko zera, birjina,
hainbat jenderen artean.
Esna aurkitu zintuen Jaunak
eztaietako gauean.
Ongi-etorri
egin zenion
krisailu piztuz atean.
Zer
abegia egin zizuna!
Hurbil zitzaizun maiteki;
emaztetako hartu zintuen;
birjina zuhur izaki.
Zurekin egin zuen elkartez
berea zaitu biziki.
Jesu Kristoren mirabe zintzo,
erakus guri bizitzen;
lagun eiguzu, zure otoitzez,
arrisku oro gainditzen;
beharretan den urko laguna
bihotz zabalez serbitzen.
Birjinen buru zeran Maria,
entzun gaitzazu zuk ere:
jar gaitezela dagokigunez
jatortasunaren alde,
zeruarekin har-emanetan
gizonarekin lankide.
Eskerrak Zuri, Hirutasuna,
mila bider ospe Zuri.
Birjina honen argaltasunak
zure indarra dagerki.
Kristauok pozten gaituen jai hau
zure aintzarako bedi.
ZERGATIK IRAUN
Zergatik
iraun, / zertarako,
argia zaintzen / gau osoan?
Zergatik bizi / gerorako
esperantzaren / esperoan?
Birjinok, zer da / gau luzean
zaduzkatena / itzarturik?
Zer sari ukan / uste duzue / azkenean?
Eztaietara / Jaunak deituak,
haiek benetan / zoriontsuak.
Zuen
begiok / hodei arteko
argi txintari / begira;
eta Jainkoa / zuen gogoa
ase-betetzen / ari da.
Bitxi balios / baten trukean
utzi duzue / guztia;
opari-gisa / dago zerura
zuen eskuen / grazia.
Birjina alaiok: / zuek zerate
Jainko-herria-/ ren poza,
zuen eskaintzan / gertatzen bait da
emazte garbi / Eliza.
Zuen
maitasun / sutsua bide,
badugu argi / ederrik:
gure bihotzok / beude Jaunari
osorik eta / bakarrik.