GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Goratzarrea
Kristo
berpiztuaren lekuko zeratenok,
zaindu Jainko-herria
fedean
eta batasunean.
Gure
fedea eri denean,
nora jo, zuengana ezik?
Zuek zaituztegu lekuko eta zaintzaile,
Zuek hots-egin duzue askatasunez
hasieran bazena,
zeuron begiz ikusia,
eta zeuron eskuz ukitua:
Biziaren hitza.
Gure
kezkak eta esperantzak,
non bakerik, zuengan ezik?
Zuek zaituztegu Elizaren oinarri,
zuek ikusi duzue berpiztua den Jauna,
zuek entzun Espiritua,
suz eta hitzez azaltzen
Kristoren misterioa,
betidanik Jainkoarengan
ezkutu zegoen misterioa.
Antifonak, Salmoak, Kantika… (astearen egunekoak)
Jainkoaren hitza
1Kor 15, 1-2a. 3-4
Senideok: Neuk irakatsi neutsuen eta zuek hartu zenduen Ebanjelioa gogorazoten deutsuet; haretan sendo oinarrituak zagoze zuek eta berak salbatzen zaitue. Hauxe zan nik hartutako lez neuk zuei lehenengotik emondakoa: Kristo gure pekatuekaitik hil zala, Liburu Santuak esandako lez, hobiratua izan zala, eta hirugarren egunean biztu, Liburu Santuak esandako lez.
Urtean Zehar
R/. Azaldu ebezan Jaunaren gorespenak eta Haren ahalmena. * Alleluia, alleluia. Azaldu.
V/. Eta Harek egindako mirariak. * Alleluia. Aintza Aitari. Azaldu.
Pazko-aldian
R/. Azaldu ebezan Jaunaren gorespenak * eta Haren ahalmena. Azaldu.
V/. Eta Harek egindako mirariak. * Eta Haren. Aintza Aitari. Azaldu.
Bened. ant. Bernabe Tarsora joan zan, Sauloren bila. Aurkitu ebanean, Antiokiara ekarri eban. Eta hango Eleizan gelditu ziran urtebete osoan, lagun askori irakasten (P. a. Aleluia).
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bernabe Tarsora joan zan, Sauloren bila. Aurkitu ebanean, Antiokiara ekarri eban. Eta hango Eleizan gelditu ziran urtebete osoan, lagun askori irakasten (P. a. Aleluia).
Eskariak
Goretsi daigbun gure Salbatzailea, heriotzea ezereztuz, bizitza argitu euskun-eta berri onaren bitartez, eta esan deiogun apaltasunez:
Sendotu eizu zure Eleiza, sinismenean eta maitasunean.
—Alkartearen arduradun santu eta argitsuen bitartez, zure Eleiza distiratsu egin dozun Jauna, * egizu, kristau guztiak poztu daitezala Eleiza horren edertasunaz.
—Moisesen antzeko artzain santuek otoitz egiten eutsuenean, Zuk, Jauna, herriari bere gaiztekeriak parkatzen zeutsazan * garbitu eizu beti zure Eleiza, artzain santuen bitartez.
—Zure artzain santuak, senideen artetik gantzutu, eta harei zure Espiritua emon deutsezu; * bete eizuz Espiritu Santuaz zure herriaren zuzendariak.
—Zure artzain santuen ondare egin zinan Zu; * egizu, zure odolaz erosi zenduzanetatik inor ez daitela Zu barik gelditu.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, Zeuk bananduzzo zenduan Berbane apostolu santua, fede-gizona eta Espiritu Santuaz betea, jentilei salbazinoaren barri ona eroateko; egizu, harek bildur barik iragarri eban Jesu Kristoren Ebanjelioa, orain be zure Eleizak zintzotasunez zabaldu daiala hitzez eta egitez. Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko
ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.