GORESPENAK
Agurra
V/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Aleluia!
Goratzarrea
R/.
Kristo berpiztuaren lekuko zaretenok,
zaindu
Jainko-herria
fedean eta
batasunean.
Gure fedea eri denean,
nora jo, zuengana ezik?
Zuek zaituztegu lekuko eta zaintzaile.
Zuek hotsegin duzue askatasunez
hasieran bazena,
zeuron begiz ikusia,
eta zeuron eskuz ukitua:
Biziaren hitza.
Gure kezkak eta esperantzak,
non bakerik, zuengan ezik?
Zuek zaituztegu Elizaren oinarri,
zuek ikusi duzue berbiztua den Jauna,
zuek entzun Espiritua,
suz eta hitzez azaltzen
Kristoren misterioa,
betidanik Jainkoarengan
ezkutu zegoen misterioa.
1 Ant. Hauxe da nire agindua: Maite daizuela alkar, Neuk maite izan zaituedan lez. (Alleluia).
62 Salmoa
Jainko, neure
Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hauxe da nire agindua: Maite daizuela alkar, Neuk maite izan zaituedan lez. (Alleluia).
2. Ant. Ez da maitasun handiagorik, nork bere bizia bere adiskideakaitik emotea baino. (Alleluia).
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak
egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Ez da maitasun handiagorik, nork bere bizia bere adiskideakaitik emotea baino. (Alleluia).
3. Ant. Zuek nire adiskideak zarie, Nik agindua betetzen badozue. (Alleluia).
149 Salmoa
Kanta Jaunari
kantu barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zuek nire adiskideak zarie, Nik agindua betetzen badozue. (Alleluia).
Ef 2, 19-22
Onezkero ez zaree arrotzak, ez etorkinak; santuen herriko eta Jainkoaren etxeko baino; Apostolu eta Profeten oinarri-ganean jasoak zagoze, Jesu Kristo bera giltzarri dala. Honexengan eregita doa-ta gora etxe guztia, Eleiza Santu izateraino Jaunagan. Honexengan diharduzue zuek ere eregiten Beragaz batean, Jainkoaren bizitoki izateraino Espirituagan.
R/.
Lurbira osoan nagusi ipiniko dituzu. * Alleluia, alleluia. Lurbira.
V/. Gizaldiz gizaldi gogoratuazoko dabe, Jauna, zure izena. Alleluia,
alleluia.
R/. Aintza Aitari. Lurbira.
Bened. ant. Egoki da, Jesusen biztuerearen testigu izan dan nonor aukeratzea gure arteko; hau da, Jesus Jauna gugaz bizi zala, beti geugaz ibilitakoren bat. (Alleluia).
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua
Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan
eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin
deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien
eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz,
seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure
Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari
eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Bened. ant. Egoki da, Jesusen biztuerearen testigu izan dan nonor aukeratzea gure arteko; hau da, Jesus Jauna gugaz bizi zala, beti geugaz ibilitakoren bat. (Alleluia).
Eskariak
Zeru-ondarea Apostoluen bidez dogula, emon deioguzan eskerrak gure Aitari, hartutako dohai guztiakaitik, esanez:
Apostoluen taldeak goresten zaitu, Jauna.
—Gorespen Zuri, Jauna, Apostoluek ekarri deuskuen zure Semearen gorputz-odolen mahaiagaitik: * hortxe dogu-ta janaria eta bizia.
—Gorespen Zuri, Jauna, Apostoluek jarri deuskuen zure hitzaren mahaiagaitik: * hortxe dogu-ta argia eta poza.
—Gorespen Zuri, Jauna, Apostoluen ganean jasotako zure Eleiza santuagatik, * horretan guztiok gorputz bat egiten dogu-ta.
—Gorespen Zuri, Jauna, Apostoluen eskuetan jarri zenduzan Bateoko eta Autortzako sakramentuakaitik: * horreen bidez pekatu guztietatik garbitzen gara-ta.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, zure apostoluen taldean sartu zenduan Matias dohatsua; iguzu haren otoitzez, zure maitasunez deituak garanok, zure aukeratuen arteko izan gaitezala. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen
Jaunaren bakean. Aleluia, aleluia.
R/. Eskerrak Jainkoari. Aleluia, aleluia.