GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu
Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Alleluia!
Goratzarrea
Kristo
berpiztuaren lekuko zeratenok,
zaindu Jainko-herria
fedean
eta batasunean.
Gure
fedea eri denean,
nora jo, zuengana ezik?
Zuek zaituztegu lekuko eta zaintzaile,
Zuek hots-egin duzue askatasunez
hasieran bazena,
zeuron begiz ikusia,
eta zeuron eskuz ukitua:
Biziaren hitza.
Gure
kezkak eta esperantzak,
non bakerik, zuengan ezik?
Zuek zaituztegu Elizaren oinarri,
zuek ikusi duzue berpiztua den Jauna,
zuek entzun Espiritua,
suz eta hitzez azaltzen
Kristoren misterioa,
betidanik Jainkoarengan
ezkutu zegoen misterioa.
1 Ant. Ebanjelari zintzoek aintxinakoen jakituria aztertu eben, eta hareen esanak Profeten hitzez sendotu ebezan, alleluia.
62 Salmoa
Jainko,
neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ebanjelari zintzoek aintxinakoen jakituria aztertu eben, eta hareen esanak Profeten hitzez sendotu ebezan, alleluia.
2. Ant. Egiaren sinismenaz, Jainkoak dei egin deusku barri onaren bidez, Jesu Kristo gure Jaunaren aintza jadetsi daigun, alleluia.
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak
egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Egiaren sinismenaz, Jainkoak dei egin deusku barri onaren bidez, Jesu Kristo gure Jaunaren aintza jadetsi daigun, alleluia.
3. Ant. Askok goratu dabe zintzoaren jakintza, eta ez da inoiz ahaztuko, alleluia.
149 Salmoa
Kanta
Jaunari kantu barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Askok goratu dabe zintzoaren jakintza, eta ez da inoiz ahaztuko, alleluia.
1 Kor 15, 1-2a. 3-4
Senideok: Neuk irakatsi neutsuen eta zuek hartu zenduen Ebanjelioa dakartsuet gogora; harengan sendo oinarrituak zagoze zuek eta berak salbatzen zaituzte. Hauxe zan, nik hartutako lez zuei hasieratik emondakoa: Kristo gure pekatuekatik hil zala, Liburu Santuak esandako lez, hobiratua izan zala, eta hirugarren egunean biztu, Liburu Santuak esandako lez.
V/. Azaldu ebezan Jaunaren gorespenak eta Haren ahalmena. * Alleluia, alleluia. Azaldu.
V/. Eta Harek egindako mirariak. * Alleluia. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari. Azaldu.
Bened. ant. Jesu Kristok, Eleizeari deutson maitasunaz, ebanjelariak eta fede-irakasleak emon deutsoz, hitzaren zerbitzua bete daien, alleluia.
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua
Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan
eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela
egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure
etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu,
barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure
Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jesu Kristok, Eleizeari deutson maitasunaz, ebanjelariak eta fede-irakasleak emon deutsoz, hitzaren zerbitzua bete daien, alleluia.
Eskariak
Goretsi daigun gure Salbatzailea, heriotza ezereztuz, bizitza argitu euskun-eta berri onaren bitartez, eta esan deiogun apaltasunez:
Sendotu eizu zure Eleizea, sinismenean eta maitasunean.
—Alkartearen arduradun santu eta argitsuen bitartez, zure Eleiza distiratsu egin dozun Jauna, * egizu, kristau guztiak poztu daitezela Eleiza horren edertasunaz.
—Moisesen antzeko artzain santuek otoitz egiten eutsuenean, Zuk, Jauna, herriari bere gaiztekeriak parkatu egiten zeuntsazan, * garbitu eizu beti zure Eleiza, artzain santuen bitartez.
—Zure artzain santuak, senideen artetik gantzutu, eta harei zure Espiritua emon deutsezu; * bete eizuz Espiritu Santuaz zure herriaren zuzendariak.
—Zure artzain santuen ondare egin zinan Zu; * egizu, zure odolaz erosi zenduzanotatik inor ez daitela Zu barik gelditu.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, barri
ona iragarteko eginkizuna emon zeuntsan Markos Ebanjelari dohatsuari; egizu, haren
irakatsiak balio deigula, Kristoren urratsei zintzo jarraitzeko. Zure Seme Jesu
Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko
eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala
Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/.
Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.