Gorespenak
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran
zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
AGUR, AMA, ERRUKIZ BETEA
Agur, Ama, errukiz betea,
Jainkoaren grazizko lorea,
itxaropen ustelik gabea,
Ama pozez Jainkoak asea,
zu Maria!
Gizadian haurrik ederrena,
neskatxetan agurgarriena,
birjinetan garbiz garbiena,
ta gorago zeruan zaudena,
zu Maria!
Egin zaitu Jaunak miragarri;
hautu zaitu mirabetzat, Mari,
aukeratu andre zoragarri,
zeruko ta lurreko mirari,
zu Maria!
Nahi zaitugu dohatsu
aitortu,
eginahalez ezin dugu lortu,
esan, jardun, hitzetan agortu,
Zu goratzen geldi gera mutu,
oi Maria!
Zakigu, Ama, bizian atsegin,
gauden beti pozetan zurekin,
atzerritik irtetearekin
bil zeruan gu aingeruekin,
oi Maria!
Salterioa
1 Ant. Gaur, Maria Birjina ederraren jaiotza dogu: Abrahamen sustraikoa, Judaren leinukoa, Daviden jatorri argitsukoa.
62 Salmoa
Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gaur, Maria Birjina ederraren jaiotza dogu: Abrahamen sustraikoa, Judaren leinukoa, Daviden jatorri argitsukoa.
2 Ant. Argitu egin zan mundua, Birjina guztiz donea jaio zanean: Zorionekoa haren jatorria, santua haren sustraia, bedeinkatua haren frutua!
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-ganeko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta bihotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Argitu egin zan mundua, Birjina guztiz donea jaio zanean: Zorionekoa haren jatorria, santua haren sustraia, bedeinkatua haren frutua!
3 Ant. Pozez ospatu daigun, Maria beti Birjinaren jaiotza; Jesu Kristo gure Jaunaren aurrean bitarteko izan daigun.
149 Salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Pozez ospatu daigun, Maria beti Birjinaren jaiotza; Jesu Kristo gure Jaunaren aurrean bitarteko izan daigun.
Is 11, 1-3a
Aihen barri bat sortuko da Jeseren zugatz-hondotik, muskil barri bat loratuko haren zanetik. Haren ganean Jaunaren Espiritua lekutuko da: jakituri- eta adimen-espiritua; kontseilu- eta sendotasun-espiritua; ezaguera- eta Jaunaren bildur-espiritua. Jaunaren bildur-espirituak beteko dau.
R/. Bera izan
eban nahiago Jaunak, * eta aukeratu egin eban. Bera.
V/. Eta Harek
bere txabola santuan bizi izanazo eban. Eta. Aintza
Aitari. Bera.
Bened. ant. Zure jaiotzak, Jaikoaren
Ama Birjina, poza iragarri eutson munduari, zeugandik jaio zan-eta Kristo, gure
Jainkoa, zuzentasun-eguzkia; eta Honek, madarikapena kendurik, bedeinkapena emon
euskun, eta heriotzea garaiturik, betiko bizia emon.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zure jaiotzak, Jaikoaren Ama Birjina, poza iragarri eutson munduari, zeugandik
jaio zan-eta Kristo, gure Jainkoa, zuzentasun-eguzkia; eta Honek, madarikapena
kendurik, bedeinkapena emon euskun, eta heriotzea garaiturik, betiko bizia emon.
Eskariak
Ospatu daigun Maria Birjinagandik jaio zan gure Salbatzailea, eta esan deiogun bihotzez:
Zure Amak, Jauna, otoitz egin bei gure alde.
—Zuzentasun-eguzki zaran Jesus: Birjina guztiz garbia, egunsentia lez etorri zan zure aurretik; * egizu, zure argiak argiturik ibili gaitezala beti.
—Betiko Hitza, Zuk Maria aukeratu zenduan, zure bizileku ustel-ezina izan eiten: * zaindu gaizuz pekatuaren ustelkeriatik.
—Gure Salbatzaile, zeure ama izan zenduan kurutzearen ondoan: * egizu, Berak lagunduz, zure nekeetan gogoz izan daigula parte.
—Jesus guztiz ona, kurutzean zintzilik zengozala, Maria amatzat emon zeuntsan Joan apostoluari: * egizu, haren seme-alaba zintzo lez bizi izan gaitezala.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan
jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Emoiguzu Jauna, zure zerbitzarioi zeruko
graziaren dohaia; Maria Birjina zure Semearen ama egin zenduanean, gure salbazinoaren
hasierea izan genduanok, haren jaiotza ospatzean bake osoa jadetsi daigun. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin
eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi
eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu
Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.