miércoles, 12 de noviembre de 2025

1124_Andres Dung-Lac, presbiteroa, eta lagunak, martiriak

Gorespenak

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
       Hasieran zen bezala orain eta beti
       gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

Goratzarrea

Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?

Jantzi ederrez, / palma-adarrez / datozenok
egonak dira / oinaze-neke / saminetan.
Soin ta soineko / xahutu dituzte / ta apaindu
Jainko-Bildotsak / isuri-odol / oparotan.

Gose zirenok / ez dira inoiz / gosetuko,
egarri izanok / ez dute izango / egarririk.
Ur biziz ditu / Jainko-Bildotsak / ase-bete,
Kristogan hilik / Kristogan daude / berpizturik.

Negar-herritik / iritxi dira / poz-lekura,
martiritzatik / atsedenera / dira heldu.
Bere eskuz die / Jaunak txukatzen / malko oro,
Kristo ikusteak / egiten ditu / zoriontsu.

 

1 Ant. Kristoren martiriek, oinazetan egozala, Haren aintza ikusten eben eta hauxe inoen: Lgundu eiguzu, Jauna.

Salmoak eta kantika astearen egunekoak

2. Ant. Espiritu eta arima zintzoak, eiozue goratzarre Jainkoari Aleluia.

3. Ant. Jaunaren martiriak, goretsi eizue Jauna zerutik.

 

Jainkoaren hitza 

2 Kor 1, 3-5

     Bedeinkatua, Jaungoikoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, errukiaren Aita eta poz guztien Jaungoikoa! Berak poztutzen gaitu-ta saminaldi guztietan, geuk ere besteak edozein saminalditan poztu ahal izan daiguzan, Jaungoikoagandik geuk hartu dogun pozarekin. Izan ere, Kristoren eroan-beharrak guretzat ugariak badira, halan da ugaria gure poza Kristoren bitartez.
 

R/.      Santuak eta zintzoak * beti bizi izango dira. Santuak.

V/.      Hareek Jainkoagandik hartzen dabe saria. Beti.
            Aintza Aitari. Santuak.


Bened. ant
.  Zorionekoak, zuzenagaitik erasotuak; eurena da-ta zeruetako erreinua.

Lk 1, 68-79

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbamen indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta ebazanen bidez;
    salbamena gure arerioen menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Bened. ant.  Zorionekoak, zuzenagaitik erasotuak; eurena da-ta zeruetako erreinua.

Eskariak

     Senideok, gogoratu daiguzan, Jainkoaren hitzagaitik odola isuri eben martiriak, eta eurekaz batean goretsi daigun gure Salbatzailea, testigu zintzoa, esanez:

Zeure odolaz erosi gaituzu, Jauna, Jainkoarentzat.

     —Sinismenagaitik gogo onez heriotzea aukeratu eben zure martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, egiazko askatasuna.

     —Euren sinismena odola isurtzeraino autortu eben zure martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, egiazko sinismenean irautea.

     —Euren kurutzea eroanez, zeure antzeko egin ziran martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, bizitzako nekeak kementsu eroatea.

     —Euren soinekoak Bildotsaren odoletan garbitu ebezan zure martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, haragiaren eta munduaren grinak eta maltzurkeriak oinperatzea.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.


Otoitza

     Aitatasun guztien iturri eta sorburu zaran Jainkoa, odola isurtzeraino onartu eben Andres eta lagun martiri santuek zure Semearen kurutzea; egizu, hareen otoitzari esker, zabaldu daigula Zuganako maitasuna geure senideengan eta lortu daigula zure seme- eta alaba-izena, baita izana ere. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.