GORESPENAK
Agurra
V/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Aleluia!
IKUSIA DUT ZERU BERRIA
Ikusia dut / zeru
berria, ⁄⁄
ikusia lur berria:
Lehengo zeru, / lehengo lurrik
ez zen gehiago ageri.
Ikusia dut / hiri santua
Jerusaleme berria:
Jainkoagandik / zerutik jaisten
ezkon-berria iduri.
Lur berri eta / zeru berrian
Jaunak gaitu bat / egingo.
Lur berri eta / zeru berrian
Harekin gera / biziko.
Entzun izan dut / goiko
tronutik
indar haundiko mintzoa:
«Ona Jainkoak / gizonen baitan
duen betiko egoitza».
Haiekin baita / orain egongo
zeruetako Jainkoa;
ta hoiek orain / jendalde santu
Jainkoa lagun dabiltza.
Negar guztiak / begietatik
ditu txukatuz kenduko:
Heriotzerik, / eritasunik
ez da gehiago izango.
Negar-zotinik / ez da entzungo,
ez eta dolu, ez oihu:
Beren minekin / lehengo gauzak
betiko dira suntsitu.
Goiko tronuan / jarririk zenak
ozenki zuen hau esan:
«Ona nun orain / gauza guztiak
berri egiten ditudan.
Ni naiz lehena, / ni naiz azkena,
egarrituen iturri.
Harek ni Jainko, / hura Nik seme,
irabazleak nau sari».
1 Ant. Goretsi daigun, Jauna, aingeruek ere goresten dabena, eta kerubinek eta serapinek, santu, santu, santua autortzen dabena.
62 Salmoa
Jainko, neure
Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Goretsi daigun, Jauna, aingeruek ere goresten dabena, eta kerubinek eta serapinek, santu, santu, santua autortzen dabena.
2. Ant. Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna betiren beti.
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak
egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna betiren beti.
3. Ant. Santu zaran Jauna, santu autortzen zaitue aingeru guztiek zeruan, aho batez esanez: Zeuri dagokizu, Jainko, goratzarre.
149 Salmoa
Kanta Jaunari
kantu barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Santu zaran Jauna, santu autortzen zaitue aingeru guztiek zeruan, aho batez esanez: Zeuri dagokizu, Jainko, goratzarre.
Has 28, 12-13a
Jakobek amets hau egin eban: Zurubi bat zan, azpi-aldetik lurrean oinarritua, eta goiko aldetik zerua ikutzen ebala; eta Jaungoikoaren aingeruak gora ta behera ebiltzan zurubian. Jauna haren aurrean egoan zutunik, eta holan esan eutson: Ni Jauna naz, Abraham zure Aitaren Jaungoikoa, eta Isaaken Jaungoikoa.
V/. Aingerua
zutunik gelditu zan * jauretxeko altara ondoan. Aingerua.
R/. Eskuan urrezko intzentsu-ontzia eukan. Jauretxeko.
Aintza Aitari. Aingerua.
Bened. ant. Hara Nik egia esan: Zerua zabalik ikusiko dozue, eta Jainkoaren aingeruak gora ta behera, Gizonaren Semearen ganean.
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua
Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan
eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin
deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien
eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz,
seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren
errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari
eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Bened. ant. Hara Nik egia esan: Zerua zabalik ikusiko dozue, eta Jainkoaren aingeruak gora ta behera, Gizonaren Semearen ganean.
Eskariak
Senide maiteok: goretsi daigun Jauna, beti aingeru-taldeak kantari daukazana aurrean, eta esan deiogun pozez:
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jainko Jauna, gu bide guztietan zaintzeko agindu deutsezu aingeruei: * eroan gaizuz gaur, oztoporik barik, zure bideetatik.
Aita, gure aingeruak zure aurpegia ikusten dagoz beti zeruan: * iguzu, zure aurpegiaren bila ibili gaitezala beti.
Jauna, zure seme-alabak aingeru lez izango dira zeruan: * emoiguzu gorputz-arimetako garbitasuna.
Jauna, bialdu eizu Mikel goi-aingerua zure herriari laguntzera, * Satanasen eta haren aingeruen aurkako burrukan zaindari izan daian.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Zure jakituria handian, Jauna, Zeuk ezartzen deutsezu euren eginkizuna, bai aingeruei, bai gizakiei: egizu, zeruan beti zure zerbitzari dozuzanak, lurrean gure biziaren zaintzaile izan daiguzala. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu
gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen
Jaunaren bakean. Aleluia, aleluia.
R/. Eskerrak Jainkoari. Aleluia, aleluia.