GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Goratzarrea
AGUR, AMA, ERRUKIZ BETEA
Agur, Ama, errukiz betea,
Jainkoaren grazizko lorea,
itxaropen ustelik gabea,
Ama pozez Jainkoak asea,
zu Maria!
Gizadian haurrik ederrena,
neskatxetan agurgarriena,
birjinetan garbiz garbiena,
ta gorago zeruan zaudena,
zu Maria!
Egin zaitu Jaunak miragarri;
hautu zaitu mirabetzat, Mari,
aukeratu andre zoragarri,
zeruko ta lurreko mirari,
zu Maria!
Nahi zaitugu dohatsu aitortu,
eginalez ezin dugu lortu,
esan, jardun, itzetan agortu,
Zu goratzen geldi gera mutu,
oi Maria!
Zakigu, Ama, bizian atsegin,
gauden beti pozetan zurekin,
atzerritik irtetearekin
bil zeruan gu aingeruekin,
oi Maria!
Salterioa
1 Ant. Nire gogoa Zuri itsatsia dago, Jesus Jauna.
62 Salmoa
Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Nire gogoa Zuri itsatsia dago, Jesus Jauna.
2 Ant. Poztu gaitezan, nekeetan Kristoren lagun garanean.
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak egindako guztiak,
bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Poztu gaitezan, nekeetan Kristoren lagun garanean.
3 Ant. Jainkoaren gogoko izan zen, Kristoren odolaren bitartez, gauza guztiak berekin adiskidetzea.
149 Salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jainkoaren gogoko izan zen, Kristoren odolaren bitartez, gauza guztiak berekin adiskidetzea.
Kol 1, 24-25
Jesus aintzaz eta ederrez koroatua ikusten dogu, jasan eban eriotzagaitik; Jaungoikoaren onginahiez, guztien onerako hartu eban heriotza. Gauza guztiak Beretzat eta Beragaitik egin ebazanak, egokitzat
euki eban seme
asko aintzara eroateko, hareen salbazinoaren egilea oinaze-bidez bere betera eroatea.
R/. Gorespen zuri, Kristo,* bedeinkatua Zu.
Gorespen.
V/. Zure kurutzeaz salbatu dozu-eta mundua. Bedeinkatua. Aintza Aitari.
Gorespen.
Bened. ant. Zure kurutzea gurtzen dogu, Jauna, eta zure biztuera santua goresten eta handiesten, haga honen bidez etorri zan-eta poza mundu guztira.
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua Jauna, Israelgo
Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zure kurutzea gurtzen dogu, Jauna, eta zure biztuera santua goresten eta handiesten, haga honen bidez etorri zan-eta poza mundu guztira.
Eskariak
Uste osoz egin deiogun otoitz bere kurutzearen bitartez erosi ginduzan gure Salbatzaileari, esanez:
Zure kurutzearen bitartez, salbau gaizuz, Jauna.
—Jainkoaren Seme, Israel-herria burdin horizko sugearen iduriz osatu zenduan: * zaindu gaizuz pekatuaren hazginkada guztitik.
—Gizonaren Seme, kurutzean goratua, Moisesek basamortuan sugea lez: * jaso gaizuz zure erreinuko pozetara.
—Aitaren Seme bakar, munduari emona izan zinan, Zugan sinistuko ebanik inor galdu ez eiten: * emoiezu betiko bizia zure aurpegiaren bila dabizenei.
—Aitaren Seme maite, mundua galtzera barik salbatzera bialdua: * emon sinismena gure senitartekoei, galdu ez daitezan.
—Aitaren betiko Seme, munduari su emotera etorri zinan, eta munduak zure sua hartzea nahi dozu: * iguzu, egia bete daigula eta argitara etorri gaitezela.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita
zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, gizaki guztiak zure Semearen kurutzeko heriotzeak salbatzea nahi izan dozu: egizu, misterio hori mundu honetan ezagutu dogunok, erospenaren frutua jadetsi daigula zeruan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin
eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta
gizadietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko
ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.