Birjinen betikoa
Gorespenak
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
1 Ant. Kristo gogoz autortzen dot; Kristoren egarri naz; Kristogaz egon gura dot beti (P. a. Aleluia).
62 Salmoa
Jainko, neure Jainko zaitut,goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Kristo gogoz autortzen dot; Kristoren egarri naz; Kristogaz egon gura dot beti (P. a. Aleluia).
2 Ant. Jaunaren birjinak, bedeinkatu eizue Jauna; burutu dau bere egintza zuengan birjintasun-egarria sortu ebanak (P. a. Aleluia).
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-ganeko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta bihotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Jaunaren birjinak, bedeinkatu eizue Jauna; burutu dau bere egintza zuengan birjintasun-egarria sortu ebanak (P. a. Aleluia).
3 Ant. Alaituko dira santuak zeruan, handia da-ta hareen garaipena, haragiaren eta odolaren ganetik (P. a. Aleluia).
149 Salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Alaituko dira santuak zeruan, handia da-ta hareen garaipena, haragiaren eta odolaren ganetik (P. a. Aleluia).
AbEd 8, 7
Ur handiek ezin izango dabe amatau maitasuna, ezta ibaiek ito ere. Eta esker txar emongo jako, maitasuna erosi nahian bere ondasun guztiak emoten dauzanari.
R/. Zuk esana bihotzean dot entzuten: * Bilatu eizue nire aurpegia. Zuk.
V/. Zure aurpegi-bila najabiltzu, Jauna. Bilatu.
Aintza Aitari. Zuk esana.
Bened. ant.
Martiri den birjina
batentzat: Zorionekoa Zu, birjina, zeure
buruari uko eginez eta zeure kurutzea hartuz, birjinen senargai eta martirien
buru dan Jaunaren antzeko izan zara-ta.
Birjina
bakarrentzat: Hona, Kristogana heldu dan birjina zentzunduna; dirdaitsu
ageri da birjinen artean, eguzkia zeru-goian lez.
Birjina batzuentzat: Jaunaren birjinak, bedeinkatu eizue Jauna, betiren beti.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria
askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela
egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure
etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu,
barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure
Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Martiri den birjina
batentzat: Zorionekoa Zu, birjina, zeure
buruari uko eginez eta zeure kurutzea hartuz, birjinen senargai eta martirien
buru dan Jaunaren antzeko izan zara-ta.
Birjina
bakarrentzat: Hona, Kristogana heldu dan birjina zentzunduna; dirdaitsu
ageri da birjinen artean, eguzkia zeru-goian lez.
Birjina batzuentzat: Jaunaren birjinak, bedeinkatu eizue Jauna, betiren beti.
Eskariak
Goretsi daigun eta egin deiogun dei, birjinen erregea eta koroia dan Kristori, esanez:
Jesus, birjinen koroia, entzun gaizuz.
—Kristo, zeu izan zinduezan ezkon-lagun birjinek; * egizu, ezerk ez gaizala aldendu zure maitasunetik.
—Zuk, Jauna, Maria, zure ama, birjinen erregina koroitu zenduan; * egizu, ama honen bitartez, bihotz garbiz zerbidu zaiguzala beti.
—Jesus Jauna, zure birjinek bihotz osoz eta garbiz maitatu zinduezan, gorputz eta arima santu izateko; * hareen bitartez iguzu, mundu iheskor honek ez gaizala aldenduazo, Zuk deuskuzun maitasunetik.
—Jesus Jauna, neskatxa zintzoak zain egon ziran, Zu noiz etorriko; * iguzu, geu ere, itxaropenean iraunez, Zure zain bizi izan gaitezala.
—I. zure birjina zintzo eta zentzundunaren bitartez, * emoiguzu erru barik eta zentzunez bizi izatea.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure
Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, Zeuk esana da, bihotz garbietan bizi zarala; egin
gaizuz, I. birjina dohatsuaren otoitzez, bihotz garbiko, Zeu bizi izan
zaitezan gugan. Zure Seme Jesu
Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko
eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Birjina batzuena
Agertu eiguzu,
Jana, zure erruki ugaria; eta egizu I. eta I. birjina dohatsuen
oroipena pozez ospatzen dogunok, eurekaz batera suertatu gaitezala betiko
zeruan. Zure
Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin
eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta
gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko
ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.