SAN BIZENTE, diakonu eta martiria
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene
Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Goratzarrea
Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?
Jantzi ederrez, / palma-adarrez
/ datozenok
egonak dira / oinaze-neke / saminetan.
Soin ta soineko / xahutu dituzte / ta apaindu
Jainko-Bildotsak / isuri-odol / oparotan.
Gose zirenok / ez dira inoiz
/ gosetuko,
egarri izanok / ez dute izango / egarririk.
Ur biziz ditu / Jainko-Bildotsak / ase-bete,
Kristogan hilik / Kristogan daude / berpizturik.
Negar-herritik / iritxi dira
/ poz-lekura,
martiritzatik / atsedenera / dira heldu.
Bere eskuz die / Jaunak txukatzen / malko oro,
Kristo ikusteak / egiten ditu / zoriontsu.
Antifonak, salmoak… astearen egunekoak
Jainkoaren hitza
2 Kor 1, 3-5
Bedeinkatua, Jaungoikoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, errukiaren Aita eta poz guztien Jaungoikoa! Berak poztutzen gaitu-ta saminaldi guztietan, geuk ere besteak edozein saminalditan poztu ahal izan daiguzan, Jainkoagandik geuk hartu dogun pozarekin. Izan be, Kristoren eroan-beharrak guretzat ugariak badira, halan da ugaria gure poza Kristoren bitartez.
R/. Jauna da nire
indar * eta kemen.
V/. Bera izan da nire salbamen. Eta.
Aintza Aitari. Jauna.
Bened. ant. Bere bizia gorroto dauanak mundu honetan, betiko
bizitzarako gordeko dau.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bere bizia gorroto dauanak mundu honetan, betiko bizitzarako gordeko dau.
Eskariak
Senideok, gogoratu daiguzan, Jainkoaren hitzagatik odola isuri eben martiriak, eta eurekaz batean goretsi daigun gure Salbatzailea, testigu zintzoa, esanez:
Zeure odolaz erosi gaituzu, Jauna, Jainkoarentzat.
—Sinismenagatik gogo onez heriotzea aukeratu eben zure martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, egiazko askatasuna.
—Euren sinismena odola isurtzeraino autortu eben zure martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, egiazko sinismenean irautea.
—Euren kurutzea eroanez, zeure antzeko egin ziran martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, bizitzako nekeak kementsu eroatea.
—Euren soinekoak Bildotsaren odoletan garbitu ebezan zure martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, haragiaren eta munduaren grinak eta maltzurkeriak oinperatzea.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betiraunekoa, isuri eizu gure bihotzetara zure Espiritua, Bizente martiri santuari gorputzeko oinazeak jasanazo eutsozan maitasun indartsuaz bete gaitezan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko
ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.