jueves, 23 de enero de 2025

E. Irakasleak

 Goratzarrea




Gizadiaren / Salbatzaile ta / Irakasle: 
bere burua / eman dizun / hau bai dohatsu!
Utzirik oro / hartu du zure / uztarria,
bizitza zure / antz-idurira / eraman du.


Bihotz-ondoan / diozu honi / Zuk agertu
erein-hazien / irakasbide / sekretua:
eman-odolak, / maite-bizitzak, / duen uzta,
gurutzearen / garaipen-indar / ezkutua.


Zure argitan / erakarri du / fruitu onik,
hotsegina du / gure artean / berri ona.
Azken-borroka / egin ondoren, / igaro da
zure besotan / mundu hontatik / Aitagana.