martes, 28 de octubre de 2025

1109_Letrango Eleiza Sagaratzea

GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
     R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

 

Goratzarrea

Ez dugu baztertuko giltz-harria.

R/. Ez dugu baztertuko giltz-harria.
Zu oinarri
eraikiko dugu hiria.
 

Hiri bat denontzat,
aterpe bera denok,
mundua beteko mahai bat,
ogi bat-bera janari,
maitasun-hizkuntza guztiena:
horra gure itxaropena.
Zatoz, Jesus Jauna!   R/. 

Badatoz bidean gora
munduko leinuak,
hirira datoz.
Beren hizkuntzetan
batasuna dute hotsegiten.
Ez da inor ari:
«Nor haiz? Nungoa?»
Guztiak bait dira pake-seme.   R/.

Salterioa

1 Ant. Nire etxea otoitz-etxe izango da.

62 Salmoa

Jainko, neure Jainko zaitut,
    goizetik bilatzen zaitut,
    zeure egarriz daukat gogoa,
    zeure irrikaz haragia,
    lur idor, egarri, ur barik dirudi.

Egona nozu Zuri begira jauretxean,
    zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
    Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
    ezpanok zure goralpena egingo dabe.

Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
    jasoko ditut eskuok zure izenean.
    Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
    ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.

Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
    Zeu gogoratzen zaitut gauean.
    Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
    pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
    Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
    zure eskoiak eutsita nago.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Nire etxea otoitz-etxe izango da.


2 Ant. Bedeinkatua Zu, Jauna, jauretxe santu eta aintzagarrian.

Kantika: Dn 3, 57-88. 56

Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
     goretsi eta ospatu gizaldietan.
     Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
     zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.

Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
    zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.

Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
    hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.

Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
    izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
    gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.

Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
    tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
    lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
    itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.

Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
    zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
    israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
    Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.

Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
    santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
    Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.

Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
    goretsi eta ospatu gizaldietan.
    Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
    aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.

Ant.  Bedeinkatua Zu, Jauna, jauretxe santu eta aintzagarrian.


3 Ant.  Kanta Jaunari, zintzoen batzarrean.

149 Salmoa

Kanta Jaunari kantu barri,
    haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
    Poztu bedi Israel bere Egileagan,
    alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.

 Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
    egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
    Maite dau-ta Jaunak bere herria,
    umilak ditu garaipenez jantziak.

 Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
    euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
    Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
    egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;

 atzerriengandik mendekua hartu daien,
    herriak zigortu daiezan;
    hareen erregeak lotu daiezan katez,
    hareen handikiak, burdin-uztaiez.

 Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
    gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Kanta Jaunari, zintzoen batzarrean.


Jainkoaren hitza

Is 56, 7

      Batuko ditut nire mendi santuan, poztuko ditut nire otoitz-etxean; onartuko ditut nire altara-ganean hareen erre-opariak eta eskeintzak. Nire etxea otoitz-etxe da-ta, eta halan deituko deutsoe herri guztiek.

R/.      Handia da Jauna * guztiz goresgarria. Handia.
V/.     Gure Jainkoaren urian, Haren mendi santuan. Guztiz.
           Aintza Aitari. Handia.

Bened. ant.  Zakeo, jatsi zaitez bizkor, gaur zeure etxean gelditu behar dot-eta. Zakeo berehala jaitsi zan, eta oso pozik hartu eban bere etxean. Gaur Jainkoaren salbamena sartu da etxe honetan.

Lk 1, 68-79

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta ebazanen bidez;
    salbamena gure arerioen menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Zakeo, jatsi zaitez bizkor, gaur zeure etxean gelditu behar dot-eta. Zakeo berehala jaitsi zan, eta oso pozik hartu eban bere etxean. Gaur Jainkoaren salbamena sartu da etxe honetan.

Eskariak

Kristo oinarri izanik, kristauok gara Eleiza egiten dogun harri biziak; egin deogun otoitz Aita ahalguztidunari hain maite dauan bere Eleizearen alde, honengan dogun sinismena erakutsiz:

Hau Jainkoaren etxea da eta zeruko atea.

—Maastilari Zaran Aita, txukundu, zaindu eta ugaritu eizu zure mahastia, * zure lur guztia estaldu daian.

—Betiko Artzain, babestu eta hazi eizu zure artaldea, * ardi guztiak batean batu daitezan, Jesu Kristo Zure Semea dabela artzain bakarra.

—Ereile ahalguztiduna erein eizu hitza soloan, * bateko ehun emon daian betiko uztarako.

—Etxegile zuhur, zuzendu zure etxea eta zure etxekoak, * zeruko uria, Jerusalem barria, aintzaz apaindutako emaztea azaldu dakien guztiei.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).

 Gure Aita zeruetan zarana
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza

Jainko Jauna, harri biziz eta bereziz eraikitzen dozu zure aintzaren betiko etxea; emoiozuz ugari zure Eleizeari Espiritu Santuaren dohaiak, zure herria Kristoren gorputz lez hazi daiten, eta egunen baten Jerusalem barria izatera heldu. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizadietan. 

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.