lunes, 3 de febrero de 2025

0203_San Blas

San Blas, gotzaina eta martiria

GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.

 

Goratzarrea

 

Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?

Jantzi ederrez, / palma-adarrez / datozenok
egonak dira / oinaze-neke / saminetan.
Soin ta soineko / xahutu dituzte / ta apaindu
Jainko-Bildotsak / isuri-odol / oparotan.

Gose zirenok / ez dira inoiz / gosetuko,
egarri izanok / ez dute izango / egarririk.
Ur biziz ditu / Jainko-Bildotsak / ase-bete,
Kristogan hilik / Kristogan daude / berpizturik.

Negar-herritik / iritxi dira / poz-lekura,
martiritzatik / atsedenera / dira heldu.
Bere eskuz die / Jaunak txukatzen / malko oro,
Kristo ikusteak / egiten ditu / zoriontsu.

 

(Salmoak, Kantika... dana astearen egunekoa, hurrengo otoitza izan ezik).

Otoitza

    Entzun, Jauna, zeure herriari, Blas martiri santua lagun dogula, egiten dogun otoitza, lur honetan bakearen poza eta gero betiko bizia lortzeko laguntza izan dagian. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

 

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.