GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Goratzarrea
Kristo
berpiztuaren lekuko zeratenok,
zaindu Jainko-herria
fedean
eta batasunean.
Gure
fedea eri denean,
nora jo, zuengana ezik?
Zuek zaituztegu lekuko eta zaintzaile,
Zuek hots-egin duzue askatasunez
hasieran bazena,
zeuron begiz ikusia,
eta zeuron eskuz ukitua:
Biziaren hitza.
Gure
kezkak eta esperantzak,
non bakerik, zuengan ezik?
Zuek zaituztegu Elizaren oinarri,
zuek ikusi duzue berpiztua den Jauna,
zuek entzun Espiritua,
suz eta hitzez azaltzen
Kristoren misterioa,
betidanik Jainkoarengan
ezkutu zegoen misterioa.
1 Ant. Hauxe da nire agindua: Maitatu daizuela alkar Neuk maite izan zaituedan lez (P. a. Aleluia).
Salmoak, Kantika… (astearen egunekoak)
2. Ant. Ez da maitasun handiagorik, bizia nork bere adiskideakaitik emotea baino (P. a. Aleluia).
3. Ant. Zuek Neure adiskide zaree, Nik agindua betetzen badozue (P. a. Aleluia).
Jainkoaren hitza
Ef 2, 19-22
Honezkero ez zaree arrotzak, ez etorkinak; santuen herriko eta Jainkoaren etxeko baino; Apostolu eta Profeten oinarri-ganean eraikiak zagoze, Jesu Kristo bera giltzarri dala. Honengan eraikita doa-ta gora etxe guztia, Eleiza Santu izateraino Jaunagan. Honengan diharduzue zuek ere eraikitzen Beragaz batean, Jainkoaren bizitoki izateraino Espirituagan.
R/. Lurbira osoan * nagusi
ipiniko dituzu. Lurbira.
V/. Gizaldiz gizaldi oroituazoko dabe, Jauna,
zure izena. Nagusi.
Aintza Aitari. Lurbira.
Bened. ant. Jerusalem uriaren harresiak hamabi oinarri
ebazan, eta hareetan hamabi izen: Bildotsaren hamabi apostoluenak; eta Bildotsa
dau bere argi-ontzi (P. a. Aleluia).
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jerusalem uriaren harresiak hamabi oinarri ebazan, eta hareetan hamabi izen: Bildotsaren hamabi apostoluenak; eta Bildotsa dau bere argi-ontzi (P. a. Aleluia).
Eskariak
Zeru-ondarea Apostoluen bidez dogula, emon deioguzan eskerrak gure Aitari, hartutako dohai guztiakaitik, esanez:
Apostoluen taldeak goresten zaitu, Jauna.
—Gorespen Zuri, Jauna, Apostoluek ekarri deuskuen zure Semearen gorputz-odolen mahaiagaitik: * hortxe doguz-eta janaria eta bizia.
—Gorespen Zuri, Jauna, Apostoluek jarri deuskuen zure hitzaren mahaiagaitik: * hortxe doguz-eta argia eta poza.
—Gorespen Zuri, Jauna, Apostoluen ganean jasotako zure Eleiza santuagaitik, * horretan guztiok gorputz bat egiten dogu-ta.
—Gorespen Zuri,
Jauna, Apostoluen eskuetan jarri zenduzan Bateoko eta Autortzako sakramentuekaitik:
* horeen bidez pekatu guztietatik garbitzen gara-ta.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
(Santuaren berezia)
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko
ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.