GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni
laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu
Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Goratzarrea
Kristo
berpiztuaren lekuko zeratenok,
zaindu Jainko-herria
fedean eta batasunean.
Gure fedea eri
denean,
nora jo, zuengana ezik?
Zuek zaituztegu lekuko eta zaintzaile,
Zuek hots-egin duzue askatasunez
hasieran bazena,
zeuron begiz ikusia,
eta zeuron eskuz ukitua:
Biziaren hitza.
Gure kezkak
eta esperantzak,
non bakerik, zuengan ezik?
Zuek zaituztegu Elizaren oinarri,
zuek ikusi duzue berpiztua den Jauna,
zuek entzun Espiritua,
suz eta hitzez azaltzen
Kristoren misterioa,
betidanik Jainkoarengan
ezkutu zegoen misterioa.
Salterioa
1 Ant. Jesusek, bidean joiala, Zebedeoren seme Santiago eta honen anaia Joan ikusi ebazan; eta dei egin eutsen.
62 Salmoa
Jainko, neure
Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jesusek, bidean joiala, Zebedeoren seme Santiago eta honen anaia Joan ikusi ebazan; eta dei egin eutsen.
2 Ant. Hareek, berehala ontzia eta euren aita itzi eta jarraitu egin eutsoen.
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak
egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Hareek, berehala ontzia eta euren aita itzi eta jarraitu egin eutsoen.
3 Ant. Nik edango dodan kaliza, edango dozue, eta Nik hartuko dodan bateoa ere, hartuko dozue.
149 Salmoa
Kanta Jaunari
kantu barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Nik edango dodan kaliza, edango dozue, eta Nik hartuko dodan bateoa ere, hartuko dozue.
Ef 2, 19-22
Honezkero ez zaree arrotzak, ez etorkinak;
santuen herriko eta Jainkoaren etxeko baino; Apostolu eta Profeten
oinarri-ganean eraikiak zagoze, Jesu Kristo bera giltzarri dala. Honengan
eraikita doa-ta gora etxe guztia, Eleiza Santu izateraino Jaunagan. Honengan
diharduzue zuek ere eraikitzen Beragaz batean, Jainkoaren bizitoki izateraino
Espirituagan.
R/. Lurbira osoan * nagusi
ipiniko dituzu. Lurbira.
V/. Gizaldiz gizaldi oroituazoko dabe,
Jauna, zure izena. Nagusi.
Aintza Aitari. Lurbira.
Bened. ant. Hartu ebazan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago eta honen anaia Joan, eta mendi goi batera igon eban eta hiruren aurrean antz-aldatu egin zan.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hartu ebazan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago eta honen anaia Joan, eta mendi goi batera igon eban eta hiruren aurrean antz-aldatu egin zan.
Eskariak
Eskerrak emon deioguzan gure zeruko Aitari, Santiago apostoluaren bitartez egiaren argitara ekarri gaitualako, eta eskatu deiogun, esanez:
Izan gogoan, Jauna, zure herria.
—Goresten zaitugu, Jauna, Apostoluen bitartez zure barri onaz gure bizitza argitzen dozulako; * egizu, mezu horren esaneko izan gaitezala.
—Goresten zaitugu, Jauna, Apostoluen mezua guganaino ekarri dozulako; * egizu zure herriak zure bialduen irakaspenean zintzo iraun daiala.
—Goresten zaitugu, Jauna, gotzainen bitartez apostolutza-lanak gure artean irauten dauako; * egizu gure gotzainak zure hitzaren morroi zintzo agertu daitezala beti.
—Goresten zaitugu, Jauna, zure barri onaren zabalkundea gure herrian sustraitu dalako: * egizu, gure artean sinismen hau gero ta gehiago zabaldu daitela eta edertu.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita
zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betikoa, Santiago izan zan Ebanjelioagaitik bere odola isuri eban lehenengo apostolua; egizu, haren odol-isurtzeaz sendotu daitela zure Eleiza, eta haren zaindaripean dagoan zure herriak leial jarraitu deiola beti Kristo Jaunari. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.