BURU ZERA, KRISTO
Buru zera, Kristo, / artzainen Errege:
herriak osoan, / festa-giro argiz,
zure apaizaren / aintza du kantagai
eresietan.
Zure Espirituaz / krisma ugaritan
barne igurtzia / emanez, Zuk duzu
egin Elizako / gudari ta buru
zure herrian.
Artzain zuen eta / neurri artaldeak,
itsuak argi ta / lagun behartsuak,
aita zuten denek, / eta denek hura
berena zuten.
Haren lana sariz / ordaintzen duzuna,
haren jarraitzaile / egin gaitzazula;
eta gero eman / haren ikasleoi
zure zerua.