GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni
laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu
Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Goratzarrea
ZUEK ZERATE MUNDUAN ARGI
Zuek zerate
munduan argi,
lurrean gatz bizigarri.
Mendi-gainean hiri dirdaitsu,
ore berrian azkarri.
Zuek zerate
mahats-aihenak;
Ni, berriz, mahatsondoa.
Aitak inausi-aihenak dakar
mahats-biltze oparoa.
Zuek
zerate gertu dagoen
erresumako ondasun,
itaitzean zut iraungo duten
hamabi mila seiludun.
Garbi ta pobre
zeratenona
bai bide zoriontsua,
zuena bait da bortxaz bakarrik
irixten den erreinua!
Salterioa
1 Ant. Jainkoaren erreinuan dauke santuek euren bizilekua, eta bertan aurkitu dabe betiko atsedena, alleluia.
62 Salmoa
Jainko, neure
Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jainkoaren erreinuan dauke santuek euren bizilekua, eta bertan aurkitu dabe
betiko atsedena, alleluia.
2 Ant. Jaunaren santuak, bedeinkatu eizue Jauna beti eta beti, alleluia.
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak
egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Jaunaren santuak, bedeinkatu eizue Jauna beti eta beti, alleluia.
3 Ant. Kanta daigun santu guztien gorespena, bere herri aukeratu dauan Israelgo seme-alabena; zorion horixe dagokie Haren zintzo guztiei.
149 Salmoa
Kanta Jaunari
kantu barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Kanta daigun santu guztien gorespena, bere herri aukeratu dauan Israelgo seme-alabena; zorion horixe dagokie Haren zintzo guztiei.
Ef 1, 17-18
Jesu Kristo
gure Jaunaren Jaungoikoak, aintzaren Aitak, emon deizuela jakinturiazko eta
goi-argizko espiritua, Bera ezagutzeko. Argitu beiz zuen bihotzeko begiak, holan
jakin daizuen, zelangoa dan Haren deiaren itxaropena, zelangoak Haren aintzaren
aberastasunak, Berak santuei oinordekotzan emonak.
R/. Poztu zaiteze Jaunagan * eta alaitu zintzoak. Poztu.
V/. Egizue pozez oihu, bihotz zuzeneko guztiak. Eta alaitu.
Aintza Aitari. Poztu.
Bened. ant. Zintzoek eguzkiak lez egingo dabe argi, euren Aitaren erreinuan, alleluia
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zintzoek eguzkiak lez egingo dabe argi, euren Aitaren erreinuan,
alleluia.
Eskariak
Santuen koroia dan Jainkoari otoitz egin deiogun pozez:
Santuen otoitzez salbau gaizuz, Jauna.
—Santutasunaren iturria zaran Jainko, era askotako graziaren mirariak zure santuetan distiratzea nahi izan dozu: * iguzu, zure handitasuna opatu daigula hareetan.
—Gauza guztien zuzendari zeran Jainko, zure Semearen irudi ederrenak zure santuetan agertu deuskuzuz: * iguzu, hareen bitartez, zure Semearekin bat egitera benetan eroanak izan gaitezala.
—Zeruetako Errege, Kristoren jarraitzaile zintzoen bidez, geroko uriaren egarria emoten deuskuzu: * erakutsi eiguzu, hareen bitartez, hara heltzeko biderik egokiena.
—Zure Semearen gorputz-opariaz, zeruan bizi diranakaz estuago batzen gaituzun Jainko Jauna, * indartu gugan Zuganako eraspena, santuekin batean Zu goretsi zaikguzan.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahlguztidun betikoa, Santu guztien aintza eta irabaziak egun beratan ospatzea emoten deuskuzu; horrenbeste laguntzaile ditugun ezkero, emoiguzu oparo, eskatzen deutsugun errukia eta parkamena. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizadietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.