Gorespenak
Agurra
V/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Aleluia.
Goratzarrea
Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?
Jantzi ederrez, / palma-adarrez
/ datozenok
egonak dira / oinaze-neke / saminetan.
Soin ta soineko / xahutu dituzte / ta apaindu
Jainko-Bildotsak / isuri-odol / oparotan.
Gose zirenok / ez dira inoiz
/ gosetuko,
egarri izanok / ez dute izango / egarririk.
Ur biziz ditu / Jainko-Bildotsak / ase-bete,
Kristogan hilik / Kristogan daude / berpizturik.
Negar-herritik / iritxi dira
/ poz-lekura,
martiritzatik / atsedenera / dira heldu.
Bere eskuz die / Jaunak txukatzen / malko oro,
Kristo ikusteak / egiten ditu / zoriontsu.
1 Ant. Martiri bakarrarentzat: Nire ezpanok zeure goralpena egingo dabe, Jauna, bizia baino hobea da-ta zure maitasuna (P. a. Aleluia).
Martiri batzuentzat: Kristoren martiriek, oinazetan egozala, Haren aintza ikusten eben eta hauxe inoen: Lgundu eiguzu, Jauna (P. a. Aleluia).
Salmoak eta kantika astearen egunekoak
2. Ant. Martiri bakarrarentzat: Jaunaren martiriak, bedeinkatu eizue Jauna gizaldietan (P. a. Aleluia).
Martiri batzuentzat:
Garizumatik kanpo: Espiritu eta arima zintzoak, eiozue goratzarre Jainkoari Aleluia.
Garizuman: Jaunaren martiriak bedeinkatu eizue Jauna gizaldietan.
3. Ant. Martiri bakarrarentzat: Garaile urteten dauana neure etxearen zutabe egingo dot —dino Jaunak— (P. a. Aleluia).
Martiri batzuentzat: Jaunaren martiriak, goretsi eizue Jauna zerutik (P. a. Aleluia).
2 Kor 1, 3-5
Bedeinkatua, Jaungoikoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, errukiaren Aita eta poz guztien Jaungoikoa! Berak poztutzen gaitu-ta saminaldi guztietan, geuk ere besteak edozein saminalditan poztu ahal izan daiguzan, Jaungoikoagandik geuk hartu dogun pozarekin. Izan ere, Kristoren eroan-beharrak guretzat ugariak badira, halan da ugaria gure poza Kristoren bitartez.
Martiri bakarrarentzat
R/. Jauna da nire
indar * eta kemen. Jauna.
V/. Bera izan da nire salbamen. Eta.
Aintza Aitari. Jauna.
Martiri batzuentzat
R/. Santuak eta
zintzoak * beti bizi izango dira. Santuak.
V/. Hareek Jainkoagandik hartzen dabe
saria. Beti.
Aintza Aitari. Santuak.
Bened. ant (bakarrarentzat). Bere bizia gorrotatzen dauanak
mundu honetan, betiko bizitzarako gordeko dau.
Bened. ant (batzuentzat). Zorionekoak, zuzenagaitik erasotuak; eurena da-ta
zeruetako erreinua.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Bened. ant (bakarrarentzat). Bere bizia gorrotatzen dauanak mundu honetan, betiko bizitzarako gordeko dau.
Bened. ant (batzuentzat). Zorionekoak, zuzenagaitik erasotuak; eurena da-ta
zeruetako erreinua.
Eskariak
Senideok, gogoratu daiguzan, Jainkoaren hitzagaitik odola isuri eben martiriak, eta eurekaz batean goretsi daigun gure Salbatzailea, testigu zintzoa, esanez:
Zeure odolaz erosi gaituzu, Jauna, Jainkoarentzat.
—Sinismenagaitik gogo onez heriotzea aukeratu eben zure martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, egiazko askatasuna.
—Euren sinismena odola isurtzeraino autortu eben zure martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, egiazko sinismenean irautea.
—Euren kurutzea eroanez, zeure antzeko egin ziran martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, bizitzako nekeak kementsu eroatea.
—Euren soinekoak Bildotsaren odoletan garbitu ebezan zure martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, haragiaren eta munduaren grinak eta maltzurkeriak oinperatzea.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Pazko alditik kanpora
Martiri bakarrarentzat:
Jainko ahalguztidun errukitsua, zeure indarra emon zeuntsan I. zure martiri dohatsuari bere nekaldiko oinazeak eroateko; emoiguzu zeure laguntza haren garaipena ospatzen dogunoi, arerioaren maltzurkerietatik nagusi urten daigun. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Pazko aldian
Jainko Jauna, I. santua martiri-koroiaz apaindurik edertu zenduan zure Eleizea, iguzu, harek Jesusi nekaldian jarraitu eutson lez, geuk ere, haren urratsei jarraituz, betirauneko zoriona jadetsi daigula. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Martiri batzuentzat
Pazko alditik kanpora
Jainko ahalguztidun betiraunekoa, I. eta I. martiri dohatsuek, zure laguntzagaz, heriotzea jasan eben Kristogaitik; emoiozu gure izate makalari zeure jainkozko indarra, honeek zeugaitik bildur barik hil ziran lez, gu ere sinismenean sendo bizi izan gaitezan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Pazko aldian
Jainko Jauna, zeuk egiten gaituzu sinismenean sendo eta gure makaltasunean indartsu; emoiguzu, I. eta I. martirien ikasbide eta otoitzez, zure Semearen nekaldian eta biztueran bat egitea, zorion betea ere izan daigun eurekaz batean zeure ondoan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Birjinak diran martirientzat
Jainko Jauna, gaur I. (eta I.) birjina eta martiri santuaren (santuen) urteroko oroipenez poztutzen gaituzu: egizu haren (hareen) irabaziek lagundu deiguela, haren (hareen) garbitasun eta indarraren distireak argitzen gaituan lez. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Emakume martirientzat
Makalak indartu egiten dozuzan Jainko Jauna, emoiguzu, I. (eta I.) martiri santua (santuak) goresten dogunoi (doguzanoi), martiritzan garaile izateko hari (harei) emon zeuntsan (zeuntsen) indarra. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko
ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.