Gorespenak
Agurra
V/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala
orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Aleluia.
Goratzarrea
BURU ZERA, KRISTO
Buru zera, Kristo, /
artzainen Errege:
herriak osoan, / festa-giro argiz,
zure apaizaren / aintza du kantagai
eresietan.
Zure Espirituaz / krisma
ugaritan
barne igurtzia / emanez, Zuk duzu
egin Elizako / gudari ta buru
zure herrian.
Artzain zuen
eta / neurri artaldeak,
itsuak argi ta / lagun behartsuak,
aita zuten denek, / eta denek ura
berena zuten.
Haren lana sariz /
ordaintzen duzuna,
haren jarraitzaile / egin gaitzazula;
eta gero eman / haren ikasleoi
zure zerua.
1 Ant. Zuek munduaren argia zarie. Ezin daiteke ezkutatu mendi-ganean dagoan herria (P. a. Aleluia).
Salmoak eta Kantika, astearen egunekoak.
2 Ant. Bego biztuta zuen argia gizakien aurrean, zuen egite onak ikusi daiezan eta zuen Aita goretsi daien (P. a. Aleluia).
3 Ant. Bizia da Jainkoaren hitza eta eraginkorra; aho biko ezpatea baino sarkorragoa (P. a. Aleluia).
Eb 13, 7-9a
Gogoratu eizue Jaungoikoaren hitza agertu eutsueen zuen gidariak; hareen bizitza zelan amaitu zan ikusirik, izan zaiteze fedean euren irudiko. Jesukristo ber-bera da atzo eta gaur; ber-bera gizaldi eta gizaldietan be. Ez deizuela biderik galerazo, irakaskizun aldakor eta arrotzak.
R/. Zure harresi-ganeetan, Jerusalem, * uri-zainak jarri ditut.
Zure.
V/. Gau ta egun isildu barik iragarriko
dabe Jaunaren izena. Uri.
Aintza Aitari. Zure.
Bened. ant. Zuek ez, zuen Aitaren Espiritua baino izango da zuengan berba egingo dauana.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zuek ez, zuen Aitaren Espiritua baino izango da zuengan berba
egingo dauana.
Eskariak
Goretsi daigun Kristo, esker onez bizia ardien alde emon dauan artzain ona, eta bihotzez eskatu deiogun:
Larratu, Jauna, zure herria.
—Artzain santuetan zure errukia eta maitasuna erakusten deuskuzun Jauna, * hareen bitartez, izan zaitez beti errukitsu gugaz.
—Zure ordezkoen bidez arimen artzain jarraitzen dozu; * zaindu gaizuz beti, gure zuzendarien bitartez.
—Zure santuetan arimen eta gorputzen sendagile azaldu zaran Jauna, * emoiguzuz beti, bizia eta zuzentasuna irakatsiko deuskuezan artzainak.
—Zure santuen zuhurtasunaz eta maitasunaz zure artaldea hezi dozun Jauna, * indartu gaizuz geu ere santutasunean gure artzainen bitartez.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure
Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Aita santu batentzat
Jainko ahalguztidun betiraunekoa, I., aita santua zure herri guztiaren buru jarri zenduan, hitzez ta egitez zaindu eian; hartu eizuz zeure babespean, haren otoitzez, Eleizearen artzainak eta euren artaldeak, eta eroan betiko salbamenera. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Gotzain batentzat
Jainko Jauna, artzain santuen mailara jasorik, zure maitasunean gartsu eta mundua garaitzen dauan fedean miragarri egin zendun I. gotzain dohatsua; egizu, haren otoitzez, geuk ere fedean eta maitasunean zintzo iraun daigula, ospean haren lagun izan gaitezan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Eleiz-irakasle batentzat
Jainko Jauna, sinismeneko misterioak argitzeko jakituria berezia emon zeuntsan I. (gotzain eta) eleiz-irakasle santuari; egizu, haren irakatsiari jarraituz, gero ta hobeto ezagutu daiguzala misterio honeek, eta geure bizitzan autortu daiguzala. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Eleiz-artzain batentzat
Jainko Jauna, zure herriaren argi eta fededunen artzain zarana, zure artaldea bere hitzez larratzeko eta bere ikasbidez zuzentzeko eginkizuna emon zeuntsan I. (gotzain) santuari; emoiguzu, haren otoitzez, irakatsi eban fedea zaintzea, eta agertu euskun bideari jarraitzea. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Misiolari batentzat
Jainko Jauna, zure erruki handian I. dohatsua aukeratu zenduan Kristoren aberastasun neurribakoak zabaltzeko; iguzu, haren otoitzez, Kristo gero ta gehiago ezagutu daigula, Ebanjelioaren arabera bizi izan gaitezala eta egintza onen frutu ugariak ekarri daiguzala. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu
Santuak.
R/. Amen.
V/.
Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.