Urtarrilaren 21ean: Santa Ines, birjina eta martiria
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Goratzarrea (Bat edo bestea, aukeratu)
1 Ant. Jesu Kristo nire Jaunak ezkon-barriaren eraztuna emon deust, eta koroiaz edertu nau, bere emazte lez.
62 Salmoa
Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jesu Kristo nire
Jaunak ezkon-barriaren eraztuna emon deust, eta koroiaz edertu nau, bere emazte
lez.
2 Ant. Aingeruak morroi dituana, eta eguzki-ilargiek beren edertasunez autortzen dabena, Haxe dot nik senar.
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Aingeruak morroi dituana,
eta eguzki-ilargiek beren edertasunez autortzen dabena, Haxe dot nik senar.
3 Ant. Poztu zaiteze nigaz, eta emon niri zorionak, oinaze honeen bidez, aurki distiratsura heldu naz-eta santu guztiekaz.
149 Salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Poztu zaiteze nigaz, eta emon niri zorionak, oinaze honeen bidez, aurki distiratsura heldu naz-eta santu guztiekaz.
Bedeinkatua Jaungoikoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, errukiaren Aita eta poz guztien Jaungoikoa! Berak pozten gaitu-ta saminaldi guztietan, guk ere besteak edozein saminalditan poztu ahal izan daiguzan, geuk Jainkoagandik hartu dogun pozagaz. Izan ere, Kristoren eroan-beharrak guretzat ugariak badira, halan da ugaria gure poza Kristoren bitartez.
R/. Argi-txintarekin * Jainkoak dau
lagunduko. Argi.
V/. Jainkoa dauka beragaz, ez da kolokatuko.
Jainkoak.
R/. Aintza Aitari. Argi.
Bened. ant. Ikusten dot irrikatzen nauana; eskuratu dot itxaron nebana; zeruan bat eginik nago, lurrean bihotz-bihotzez maite nebanagaz.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria
askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela
egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure
etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu,
barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure
Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ikusten dot irrikatzen nauana; eskuratu dot itxaron nebana; zeruan bat eginik nago, lurrean bihotz-bihotzez maite nebanagaz.
Eskariak
Goretsi daigun eta dei egin deiogun, birjinen erregea eta koroia den Kristori, esanez:
Jesus, birjinen koroia, entzun gaizuz.
—Kristo, zeu izan zinduezan ezkon-lagun birjinek; * egizu, ezerk ez gaizala aldendu zure maitasunetik.
—Zuk, Jauna, Maria, zure ama, birjinen erregina koroitu zenduan; * egizu, ama honen bitartez, bihotz garbiz zerbidu zaiguzala beti.
—Jesus Jauna, zure birjinek bihotz osoz eta garbiz maitatu zinduezan, gorputz eta arima santu izateko; * hareen bitartez iguzu, mundu iheskor honek ez gaizala aldenduazo, Zuk deuskuzun maitasunetik.
—Jesus Jauna, neskatxa zintzoak zain egon ziran, Zu noiz etorriko; * iguzu, gu ere itxaropenean iraunez, Zure zain biziizan gaitezala.
—Ines zure birjina zintzo eta zentzundunaren bitartez, * emoiguzu errugabe eta zentzunez bizi izatea.
(… isil unea, bakotxak bere
eskaria egin ahal izan daian).
Otoitza:
Jainko ahalguztidun
betikoa,
munduko ahulenak
aukeratzen dozuz
indartsuenak
lotsatuazoteko;
egizu, arren, Ines martiriaren eguna ospatzen dogunok
eutsi deiogula sendo
fedeari beraren antzera.
Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren
bitartez,
Zurekin eta Espiritu
Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi
eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta
Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.