Otsailaren 6
Igokundeko San Martin
San Paulo
Miki eta lagunak, martiriak
Gorespenak
Agurra
V/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Aleluia.
Goratzarrea
Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?
Jantzi ederrez, / palma-adarrez
/ datozenok
egonak dira / oinaze-neke / saminetan.
Soin ta soineko / xahutu dituzte / ta apaindu
Jainko-Bildotsak / isuri-odol / oparotan.
Gose zirenok / ez dira inoiz
/ gosetuko,
egarri izanok / ez dute izango / egarririk.
Ur biziz ditu / Jainko-Bildotsak / ase-bete,
Kristogan hilik / Kristogan daude / berpizturik.
Negar-herritik / iritxi dira
/ poz-lekura,
martiritzatik / atsedenera / dira heldu.
Bere eskuz die / Jaunak txukatzen / malko oro,
Kristo ikusteak / egiten ditu / zoriontsu.
1 Ant. Kristoren martiriek, oinazetan egozala, Haren aintza
ikusten eben eta hauxe inoen: Lagundu eiguzu, Jauna.
62 Salmoa
Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Kristoren martiriek, oinazetan egozala, Haren aintza
ikusten eben eta hauxe inoen: Lagundu eiguzu, Jauna.
2. Ant. Garizumatik kanpo: Espiritu eta arima zintzoak, eiozue goratzarre Jainkoari Aleluia.
Garizuman: Jaunaren martiriak bedeinkatu eizue Jauna gizaldietan.
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-ganeko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Garizumatik kanpo: Espiritu eta arima zintzoak, eiozue goratzarre Jainkoari Aleluia.
Garizuman: Jaunaren martiriak bedeinkatu eizue Jauna gizaldietan.
3. Ant. Jaunaren martiriak, goretsi eizue Jauna zerutik.
149 Salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunaren martiriak, goretsi eizue Jauna zerutik.
2 Kor 1, 3-5
Bedeinkatua, Jaungoikoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, errukiaren Aita eta poz guztien Jaungoikoa! Berak poztutzen gaitu-ta saminaldi guztietan, geuk ere besteak edozein saminalditan poztu ahal izan daiguzan, Jaungoikoagandik geuk hartu dogun pozarekin. Izan ere, Kristoren eroan-beharrak guretzat ugariak badira, halan da ugaria gure poza Kristoren bitartez.
R/. Santuak eta
zintzoak * beti bizi izango dira. Santuak.
V/. Hareek Jainkoagandik hartzen dabe
saria. Beti.
Aintza Aitari. Santuak.
Bened. ant. Zorionekoak, zuzenagaitik erasotuak; eurena da-ta
zeruetako erreinua.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Bened. ant. Zorionekoak, zuzenagaitik erasotuak; eurena da-ta
zeruetako erreinua.
Eskariak
Senideok, gogoratu daiguzan, Jainkoaren hitzagaitik odola isuri eben martiriak, eta eurekaz batean goretsi daigun gure Salbatzailea, testigu zintzoa, esanez:
Zeure odolaz erosi gaituzu, Jauna, Jainkoarentzat.
—Sinismenagaitik gogo onez heriotzea aukeratu eben zure martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, egiazko askatasuna.
—Euren sinismena odola isurtzeraino autortu eben zure martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, egiazko sinismenean irautea.
—Euren kurutzea eroanez, zeure antzeko egin ziran martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, bizitzako nekeak kementsu eroatea.
—Euren soinekoak Bildotsaren odoletan garbitu ebezan zure martirien bitartez, * emoiguzu, Jauna, haragiaren eta munduaren grinak eta maltzurkeriak oinperatzea.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Santu guztien indar zaitugun Jainkoa,
Paulo Miki eta lagunak, martiri santuak,
kurutzeko heriotzaren bidez
zeruko bizira eroan zenduzan;
egizu, hareen otoitzari esker,
geuk ere hil arte adoretsu gorde daigula
autortzen dogun fedea.
Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
zurekin eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko
ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.