Gorespenak
Goratzarrea
BURU ZERA, KRISTO
Buru zera, Kristo, / artzainen Errege:
herriak osoan, / festa-giro argiz,
zure apaizaren / aintza du kantagai
eresietan.
Zure Espirituaz / krisma ugaritan
barne igurtzia / emanez, Zuk duzu
egin Elizako / gudari ta buru
zure herrian.
Artzain zuen eta / neurri artaldeak,
itsuak argi ta / lagun behartsuak,
aita zuten denek, / eta denek ura
berena zuten.
Haren lana sariz / ordaintzen duzuna,
haren jarraitzaile / egin gaitzazula;
eta gero eman / haren ikasleoi
zure zerua.
(Antifonak, salmoak eta kantika astearen egunekoak)
1 Ant. Jauna, zure indarrari eragiozu, zatoz eta salbau gaizuz.
79 Salmoa
Israelgo Artzain, aditu eizu,
Jose artaldea lez larratzen dozu-ta.
Kerubin-ganean jesarten zara-ta,
egizu dirdai Efrain, Benjamin eta
Manasesen aurrera.
Zure indarrari eragiozu,
zatoz eta salbau gaizuz.
Jainko, birbiztu gaizuz,
salbau gaitezan, zure begia leun
agertu eizu.
Noiz arte zagoz sumin, Jauna, gudari-taldeen Jainkoa,
zure herriaren otoitzaren aurka?
Negarra emon deuskuzu janari,
negar-malko ugariak edari.
Auzoen arteko burruka-bide egin
gaituzu,
eta etsaiek guri iseka dihardue.
Gudari-taldeen Jainko, birbiztu gaizuz,
salbau gaitezan, zure begia leun
agertu eizu.
Egiptotik mahatsondo bat atara zenduan,
atzerriak jaurtirik landatu zenduan.
Lurra zeuntsan eratu,
lurraldea estaltzeraino zan errotu.
Mendiak gerizpean ditu bere gerizarekin,
eta izeirik handienak bere aihenekin.
Zabaldu ditu adarrak Itsasoraino,
eta muskilak Ibairaino.
Inguruko horma zergaitik deutsazu hondatu,
bidez doazan guztiek daien murriztu?
Basurdeek lardaska daien,
basa-piztiek jan daien?
Bihurtu zakiguz, gudari-taldeen Jainko,
begitu zerutik, ikusi, mahatsondo
honi agertu zakioz:
zeure eskuz landatu dozun aldaska
honi,
Zeuk indartu dozun landareari.
Erre eta kiskali dabe eta ebagi,
hondatu eizuz zure bekozko
zorrotzarekin.
Emoiozu eskua, aukeratu dozun gizakiari,
Zeuk indartu dozun gizakumeari.
Ez gara Zugandik urrunduko,
euki gaizuz bizirik eta zure izena
dogu deituko.
Jauna, gudari-taldeen Jainkoa, birbiztu gaizuz,
salbau gaitezan, zure begia leun
agertu eizu.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauna, zure indarrari eragiozu, zatoz eta salbau gaizuz.
2 Ant. Ezagutuazo lur osoan aitatzekoak egin dituela Jaunak.
Kantika: Is 12, 1-6
Eskerrak Zuri, Jauna; nire aurka zengozan hasarre,
baina joan da zure hasarrea eta pozez
nozu bete.
Hara, Jainkoa da nire salbatzaile;
badot uste on eta ez naz bildur.
Jauna da-ta nire indar eta kemen,
Bera izan da nire salbamen.
Atarako dozuez urak pozetan,
salbazinoaren iturrietan.
Egun haretan hauxe esango dozue:
«Eskerrak Jaunari, haren izena
aldarrikatu eizue.
Ezagutuazo herrietan haren eginen
bikainak,
iragarri eizue Haren izen garaia.
Kanta Jaunari, egin dauz-eta aitatzekoak,
ezagutu beie hau lurbira osoan.
Sionen bizi zarienok, goretsi eizue
irrintzika,
handi dago-ta Israelgo Santua zuen
erdian».
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ezagutuazo lur osoan aitatzekoak egin dituala Jaunak.
3 Ant. Egin pozez oihu, laguntzaile dogun Jainkoari. †
80 Salmoa
Egin pozez oihu, laguntzaile dogun Jainkoari,
† egin txalo Jakoben Jainkoari.
Jo salteria, tunpa zaldabaia,
lirarekin kitara alaia.
Jo turuta hilbarrian,
hilabeteko gure jai handian.
Israelek dau-eta ohitura,
Jakoben Jainkoak agindua;
Joseri jarri eutson legea,
Egiptotik urtetzean.
Berbaro ez-ezaguna neban entzun:
«Kendu deutsat bizkarretik zama,
haren eskuek itzi dabe otzara-lana.
Larrialdian oihu egin deustazu eta
askatu zaitut,
ekatxaren barrutik erantzun deutsut,
Meribako uretan aztertu zaitut.
Entzun, ene herri, zure aurka dodan autormena,
entzungo ete nozu Israel, agian!
Ez izan zugan besteren jainkorik,
ez gurtu jainko arrotzik.
Neu nozu Jauna, zure Jainkoa,
Egiptotik Neuk zaitut atara:
zabaldu eizu ahoa, eta izango dozu
betea.
Baina nire herriak ez dau entzun nire berbea,
Israel ez da egon nire esanera.
Horregaitik itzi ditut euren bihotz
txigorraren gurara,
bebilz euren gogoaren arabera!
Ai, entzungo banindu nire herriak!
Balebil Israel nire bidean!
Haren etsaiak berehala zapalduko
neunkez,
haren etsaien aurka eskua bihurtuko
neunke.
Jauna gorrotatzen dabenak menpean leukez,
eta hareen zoria betiko horrela
legoke.
Gari-maminez janarituko neunke,
eta harkatxeko eztiz asetu.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Egin pozez oihu, laguntzaile dogun Jainkoari.
Jainkoaren itza
Gogoratu eizuez Jaungoikoaren hitza agertu eutsuen zuen gidariak; hareen bizitza zelan amaitu zan ikusirik, izan zaiteze fedean euren irudiko. Jesu Kristo ber-bera da atzo eta gaur; ber-bera gizaldi eta gizaldietan ere. Ez deizuela biderik galazo, irakaskizun aldakor eta arrotzak.
R/. Zure harresi-ganeetan, Jerusalem, * uri-zaintzaileak
jarri ditut. Zure.
V/. Gau ta egun isildu barik aldarrikatuko dabe Jaunaren izena. Uri.
R/. Aintza Aitari. Zure.
Bened. ant. Ortziaren distiraz distiratuko dabe jakintsuek;
eta askori zuzenbidea irakatsi eutsoenek, izarrek lez argi egingo beti,
gizaldiz gizaldi.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo
Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Eskariak
Goretsi daigun Kristo, esker onez bizia ardien alde emon dauan artzain ona, eta bihotzez eskatu deiogun:
Larratu, Jauna, zure herria.
—Artzain santuetan zure errukia eta maitasuna erakusten deuskuzun Jauna, * hareen bitartez, izan zaitez errukitsu beti gurekin.
—Zure ordezkoen bidez arimen artzain jarraitzen dozu; * zaindu gaizuz beti, gure zuzendarien bitartez.
—Zure santuetan arimen eta gorputzen osagile azaldu zaran Jauna, * emoiguzuz beti, bizia eta zuzentasuna irakatsiko deuskuezan artzainak.
—Zure santuen zuhurtasunaz eta maitasunaz zure artaldea hezi dozun Jauna, * indartu gaizuz geu ere santutasunean gure artzainen bitartez.
Gure Aita zeruetan
zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor
bedi zure erreinua,
egin
bedi zure nahia
zeruan
bezela lurrean ere.
Emoiguzu
gaur
egun
honetako ogia,
parkatu
gure zorrak
geuk
ere geure zordunei
parkatzen
deutsegun ezkero,
ez
eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina
atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, Basilio
Handiaren eta Nazianzoko Gregorioren bizieraz eta irakaspenez argi egin zeuntzan
zure Eleizeari; egizu, zure egia apaltasunez ikusi daigula eta zintzotasunez
bete maitasunean. Zure Seme Jesu
Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko
eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta
Espiritu Santuak.
R/. Amen.
R/. Eskerrak Jainkoari.