Otsailaren 10
Santa Eskolastika, birjina
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun,
ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta
Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
(Dana birjinen betikotik, hurrengo otoitza izan ezik)
Otoitza
Eskolastika birjina santuaren oroipena ospatzen dogun egun honetan, egizu, Jauna, bera eredu dogula, maitasun garbiz zerbidu zaiguzala, Zuk deuskuzun maitasunaren frutu gozoak jadetsi daiguzan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.