GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni
laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu
Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Goratzarrea
JESUS, ONDASUN-ITURRI
Jesus, ondasun-iturri,
ur bizi, gogoen argi,
inungo pozgai guztien
gainetik Zu maitagarri.
Opa zaitut mila bidez,
«noiz zatozkit, Jesus?» galdez,
Noiz poztuko nauzu behingo?
Noiz aseko zure onez?
Ezin esan inork ahoz,
idatziz ere ezin eman,
gertatu zaionak daki
Jesus maitatzea zer dan.
Jauna, geldi zakizkigu,
gogo hau argi bekigu;
Zuk argitasuna ohilduz
lurra pozarazten duzu.
Aingeruen taldeak Zu
zeruan goresten zaitu;
mundu hau alaituz, Aitaz
gu Zuk paketzen gaituzu.
Zakizkigu poz-atsegin,
gure sari zeruetan,
zakizkigu argitasun,
mende guztien mendetan.
Amen.
Salterioa
1 Ant. Jauna, gure Jainkoa, bai gauza handiak egin dituzula gugaitik, eta bai ugari emon ere guri zure ondasunetatik!
62 Salmoa
Jainko, neure
Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauna, gure Jainkoa, bai gauza handiak egin dituzula gugaitik, eta bai ugari
emon ere guri zure ondasunetatik!
2 Ant. Bedeinkatua izan bedi Jauna, gugan bizi dana, gu biziazoten gaituana, eta bere bizileku egiten gaituana.
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak
egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Bedeinkatua izan bedi Jauna, gugan bizi dana, gu biziazoten gaituana, eta
bere bizileku egiten gaituana.
3 Ant. Eskerrak Zuri, Jauna, on guztiak Zeugandik datoz-eta, eguzkitik distira eta iturritik ura datozan lez.
149 Salmoa
Kanta Jaunari
kantu barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Eskerrak Zuri, Jauna, on guztiak Zeugandik datoz-eta, eguzkitik distira eta iturritik ura datozan lez.
1 Jn 4, 16a. 19
Ezagutu
dogu guk eta sinistu Jainkoak deuskun maitasuna. Maite dogu guk Jainkoa, Berak
lehenago maite izan gaitualako.
R/. Askatu dituzu nire kateak * eskeiniko deutsut
gores-oparia. Askatuko.
V/. Deituko dot, Jauna, zure izena. Eskeiniko.
Aintza Aitari. Askatuko.
Bened. ant. Bizkor daukat bihotza, bizkor, ene Jainko; eutsi, Jauna, hartu eizu nire askatasun osoa.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bizkor daukat bihotza, bizkor, ene Jainko; eutsi, Jauna, hartu eizu
nire askatasun osoa.
Eskariak
Jainko gure Aita, gure senide guztientzat eskatzen deutsugu, zure Seme Jesusen izenean:
Hain handi eta eder zaitugulako.
—Jainko ahalguztiduna, entzun gaizuz Aita zaranez:
—Jainko ahalguztiduna, entzun gaizuz Kristo Jesusengan:
—Jainko ahalguztiduna, zuzendu eizuz gure otoitzak Zeugana, Espiritu Santuaren bitartez:
—Egizu, Jauna, Zu goresten eta zerbitzen iraun daigula azkeneraino:
—Edegi, Jauna, gure bihotzak zure Semearen esanetara:
—Emoiguzu, Jauna, bihotz garbia, pobre eta esanekoa, zure Semeari jarraitzeko:
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, zure izenaren aintza gero ta gehiago zabaltzeko emon zeutsan Eleizeari Loiolako Ignazio abade santua; iguzu, ha lagun eta eredu dogula burrukaturik lur honetan, beragaz izan daigula parte zeruko zorionean. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizadietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.