ABENDUAREN 3: Xabierko Frantzisko
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen
bezela orain eta beti
gizaldi eta
gizaldietan. Amen. Aleluia.
Goratzarrea
Buru zera, Kristo
Buru zera, Kristo, / artzaien errege:
herriak osoan, / festa-giro argiz,
zure apaizaren / aintza du kantagai
eresietan.
Zure Espirituaz / krisma ugaritan
barne igurtzia / emanez, Zuk duzu
egin Elizako / gudari ta buru
zure herrian.
Artzai zuen eta / neurri artaldeak,
itsuak argi ta / lagun behartsuak,
aita zuten denek, / eta denek hura
berena zuten.
Haren lana sariz / ordaintzen duzuna,
haren jarraitzaile / egin gaitzazula;
eta gero eman / haren ikasleoi
zure zerua.
1 Antifona: Sinismenaren egian Jainkoak dei egin deusku barri onaren bidez, Jesu Kristo gure Jaunaren aintza jaritxi daigun.
62 Salmoa
Jainko, nire Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zure egarriz daukat gogoa,
zure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-eta zure
maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat
gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire
ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-gainean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-eta nire
laguntzailea,
pozez oihu dagit zure hego-gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu
santuari.
Lehen lez orain eta beti,
eta amaibako
egunetan. Amen.
Antifona: Sinismenaren egian Jainkoak dei egin deusku barri onaren bidez, Jesu Kristo gure Jaunaren aintza jaritxi daigun.
2. Antifona
Zoaze eta egin ikasleak herrialde guztietatik; bateatu eizuez Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue
Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue
Jauna;
zeruak, bedeinka eizue Jauna.
Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue
Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinka eizue
Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue
Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue
Jauna;
—haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
—hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue
Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue
Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue
Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muino, bedeinkatu eizue Jauna;
lur gainean ernetzen diran guztiak,
bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue
Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu
eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue
Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue
Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue
Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue
Jauna.
Espiritu eta anima zintzoak, bedeinkatu eizue
Jauna;
santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue
Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue
Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu
Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Antifona: Zoaze eta egin ikasleak herrialde guztietatik; bateatu eizuez Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
3. Antifona: Jentilak poztu egin ziran hau entzutean, eta Jaunaren hitza goretsi egiten eben.
149 Salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean
entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren
erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta
kitararekin.
Maite dau-eta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie
pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak haien
eskuetan;
atzerriengandik apena hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo
guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu
santuari.
Lehen lez orain eta beti,
eta amaibako
egunetan. Amen.
Antifona: Jentilak poztu
egin ziran hau entzutean, eta Jaunaren hitza goretsi egiten eben.
Jainkoaren itza (1 Kor 15, 1-2a- 3-4)
Senideok:
neuk irakatsi neutsuen eta zuek hartu zenduen Ebanjelioa gogoratzen deutsuet;
hagan sendo oinarrituak zagoze zuek, eta berak salbatzen zaitue. Hauxe zan,
neuk hartutako lez zuei hasieratik emona: Kristo geure pekatuekaitik hil zala,
Liburu Santuak esan bezela, hobiratua izan zala, eta hirugarren egunean biztu,
Liburu Santuak esan bezela.
R/. Zabaldu Jaunaren ospea, * atzerrietan. Zabaldu.
V/. Haren mirariak herri
guztietan. * Atzerrietan. Aintza Aitari. Zabaldu
Bened. ant. Hemen nozu, Jauna; zer gura dozu nik egitea? Bialdu naizu gura dozun lekura.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta
bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabid-en etxean.
Halan hitzemona eban-eta bere santuen bidez,
behinola
bere profeta zituenen bidez;
salbamena gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte
santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahan-i
zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan
Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren
profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Aren herriari salbamena,
euren pekatuen barkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku
Goiz-eguzkia gainetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu
santuari.
Lehen lez orain eta beti,
eta amaibako
egunetan. Amen.
Antifona: Hemen nozu, Jauna; zer gura dozu nik egitea? Bialdu naizu gura dozun
lekura.
Eskariak
Egin deiogun otoitz gure Aitari gizadi guztiarentzat, haren Seme Jesu Kristo bere odola guztien salbamenerako emon ebala gogoratuz, eta esan deiogun:
Etor bedi, Jauna, zure erreinua.
—Jesu Kristoren bitartez munduaren ezjakina argitzen dozun Jainkoa, * egizu zure Eleizearen testigutzak eta irakaspenak argitu daiezala bazter guztiak.
—Zure hitza lurraren azken mugaraino heltzea gura dozun Jainkoa, * egizu, hitz hori su eta argi amatau ezina bihurtu daitela gure barruan.
—Gizon-emakume guztxiak maite dozuzan eta hareetariko inor galtzerik gura ez dozun Jainkoa * egizu, prest egon gaitezala edozelango zereginetarako.
—Ebanjelioaren prdikarien bitartez, herrien arteko batasuna egin zenduan Jainkoa, * emoiezu herri guztiei zuzenbidean oinarritutako bakea eraikitzeko gogo zintzoa.
—Gure bizia salbatzearren, mundu honetako ondasunak neurriz erabiltzea irakasten deuskuzun Jainkoa, * salbau eizuz mundu honetako seme-alabak zure Seme Jesu Kristoren bitartez.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna,
Xabierko Frantzisko abade santuaren hitzaldiez, herrialde asko ekarri zenduzan
Zeugana; egizu, sinismena zabaltzeko gogo biziak sutu daizala fededunen
bihotzak, eta Eleizea seme-alaba barriak izateaz poztu daitela. Zure Seme Jesu
Kristo.
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.